top of page

Urtaroa aldatu da

  • Ainara Ruiz Urizar
  • 23 nov 2017
  • 1 Min. de lectura

Ilunabarra lekeition

Lekeitiotik ari naiz, portuko terraza bateko bakardadetik. Euskal Herriko herririk politenen artean kokatzen dute batzuek. Ondarrutarrek, inoiz ikusi duten itsusiena dela esango dute. Hala ere, programa turistikoetan bere lekua irabazi du, San Nikolas uharte idilikoaren inguruan dauden hondartza izugarri eta ur gardenengatik. Belaontzi zuri eta bainujantzietatik aparte, badu iragan arrantzale bat, xarma berezia ematen diona. Iraganean herriaren sustengu eta motor izan dena. Herribilduaren oparotasuna, historia zaleak ere erakartzen dituena.


Pasatu dira urteak, arrainontziak desagertu dira. Hori, ez da momentuz behintzat bueltatuko. Baina, bada urtero udazkenean desagertzen den gauza bat, urtez urte. Kale giroa. Orain ez arrainontzi eta ez belaontzi. Suposatzen dut, kostako herri askotan pasatuko dela hori. Eguzkiaren lehenengo izpiekin batera, herritarrak ia sartu ere ez gara egiten kaleetan. Nondik irteten da hainbeste jende? Herritarron artean dagoen hipotesia egia izango da agian. Kazetari handiren batek kronikaren bat edo idatziko zuen bere garaian egunkari famaturen batean. Orain sare sozialetako argazkiek erakarriko dute jendea. Herriaren biztanleria 3 bider handiagotzen da, haizeak alde jotzen du kostaldean. Baina, lehenengo gorri koloreko orbela erortzean, txorien kanturik ere ez da aditzen.


Ordua aldatu da, lehenago egin da gaua. Euria dihardu. Badauka berezi egiten duen zerbait udazkenak. «Inguruan dauden koloreek eta giro hezeak egiten dute berezi eta erakargarri udazkena», Eduardo Blanco argazkilariaren ustez. Beraz, herriari orbel busti usaina duen bizitasuna eman beharko diogu. Edo, eguzkia, hondartza eta uda soilik al da Lekeitio, bada?

 
 
 

Comments


© 2020 by Notes from Ainara.

bottom of page