Betiko mamu beltza
- Ainara Ruiz Urizar
- 9 nov 2017
- 1 Min. de lectura
Panpinekin jolastu. Ez jantzi horrela. Kontuz kaletik zabiltzanean. Nola zihoan jantzita erasotua izan zenean? Nola zegoen makilatuta? Zer harreman zeukan erasotzailearekin? Emakume ona zen? Harvey Weinstein, Hollywoodeko sexu erasotzailearen eskandalua. Ez da lehena, eta ezta azkena ere izango.
30 modelo eta aktore baino gehiagok salatu dituzte produktorearen erasoak, Angelina Jolie eta Cara Delevingnek, kasu. Emakume esperientzia gabeak, izar handiak izatearen esperantza eta ilusioan, mamu beltzarekn aurkitu ziren. Beti, txikitatik, entzun eta nabaritu izan duten mamua. El último tango en París pelikulan, biolazio adostua, aktore eta zuzendaria. “No quería que fingiese la humillación, quería que la sintiese”. Hain erraz, ezerk ere axola gabe. Part, botatzeak ematen du amorrua.
Egunerokotasunean, pantailetatik urrun, odolez beteta daude pribilegiodun sentitzen direnen eskuak. Eskuak odoletan eta ahoan irainak kabitu ezinik. Zergatik ez zuen salatu? botata, Fotogramas atariak zabaldu zuen kritikarako gaia Weinsteinen kasuari buruz. Nola ez, victim blaming kulturala hasi zuen. Kameren flash artean, alfonbra gorritan eta xanpainez eztarria goxatzen eroso ibilitako gizon errespetagarria ezin, bada, zalantzan jarri. Gertatu denaren irudiak daudenean, biktimak esandakoa zalantzan jarri eta barregarri uzten bada, zer gertatzen da irudirik ez dagoenean?
Ez dut ulertzen eta ezta ere ulertuko. Galdera bakarra egin behar dugu: nola hezi behar gara hau ez gertatzeko? Bestela, betiko mamu beltza, noiz aurrean agertuko, gu zulo beltzean noiz eroriko, bueltaka dabil momentuoro. Seguru hemen ere badaukagula Harvey Weinstein bat.
Comments